EAJ-PNV. Getxoko Udal Taldea

 

Erromo eta Areetaren arteko banaketarik ez

 

Getxoko PSE-EBk abuztuan hedabideetan argitaratu zuen PPrekin batera erabakitako proposamen hau: Arretako geltokiko plazan lanak egitea horren azpian doan ibai-ibilgua agerian uzteko.

 

Lanok burutuz gero, ibai-ibilgua honela geratuko litzateke agerian: Lamiakoko (Leioa) mugatik hasita, egungo aparkalekuan zehar plaza zeharkatu Errekagane kaleko lotuneraino, bertan ibilgua aire zabalean dabil eta. Horrek Erromo eta Areeta auzoak berriro ere banatzea lekarke eta horrelaxe dago adierazita sozialisten eta popularren programetan.

 

Erromoko eta Areetako auzoko askok ondo gogoan dute zein ezerosoa zen auzo bion egoera metroa lurpean egin aurretik, hau da, trena lurrazaletik zebilenean eta auzoon arteko komunikazioa oztopatuta zegoenean; izan ere, auzokoei ez zekarkien onura handirik.

 

 

 

PSE-EBk eta PPk auzook berriro ere banatzea proposatzen dute, eta oraingoan ez lituzke lehen bezala trenbideak banatuko, baizik eta ibai-ibilgua bistan uztetik sortuko litzatekeen zuloak. Eta lan horiek zuritzeari dagokion epaira jotzerik  ez dago, bertan ez baitago, inola ere,  plazatik ibai-ibilgua agerian uzteko behar legalik.

 

Horrez gain, lanok beste hau ere lekarkete: plaza Kultur Etxearen programazioko jaialdiak eta gainerako ekimenak martxan jartzeko gaitasunik ez izatea. Programazio hori urtez urte sendotuz doa jendearen parte-hartzeari esker, iraila honetan bertan argi geratu den bezala. Esan nahi duguna da, espazio horretan ez litezkeela hainbat ekimen burutu, besteak beste, Folk jaialdia (60.000 ikusle), Habanerak (12.000 ikusle), Getxolandia etab. Horrek kalte handia lekarkieke alde batetik, auzootako eta udalerriko gainerako biztanleei, erdigunean ondo kokatutako eta komunikatutako plaza baita; eta bestetik, bertako ostalari nahiz merkatariei, jende asko hurbiltzeak ematen dien onura galduko bailukete. 

 

Beraz, ez gaitu harritzen auzoko askok eta ostalari batek baino gehiagok ere gure taldera hurbildu izanak, auzoon arteko banaketa hau eragotz dezagun eskatzeko, edota egunkarietan auzokideen kezka adierazten duten artikuluak agertu izanak. 

 

 

Horregatik denagatik, planteamendu horren aurka gure jarrera adierazi nahi dugu eta alderdi sozialista nahiz alderdi popularrari eskatu nahi diegu ideia hori alde batera uzteko, gobernu talde honekin batera geltokiko plazaren eraketa berrian parte har dezaten, Erromo eta Areeta auzoak berriro ere banatu gabe.

 

EAJ alderdian uste dugu elkartzeko momentua dela, eta ez banaketak egiten ibiltzekoa, kenketak baino batuketak egin behar ditugula, auzoak banatu eta aldendu baino hobe dugula esfortzuak eta ekimenak bateratzea. Gure planteamenduak proposatzen duena da Areetako geltokiko plazan leku atseginago bat egitea, erabiltzaileen beharrei modu egokian erantzungo diena. Horrez gain, plazari datxekion aparkalekuko espazioan udal eraikin bat egin nahi genuke, eraikin modernoa bat, eta bertan ibilguari dagozkion arauak kontuan hartuta, auzo biotako udal zerbitzuak elkartu eta sendotu, aldi berean gure harreman-sare aberatsarentzako leku berriak sortarazteko.

Hala ere, plaza hori nolakoa izan litekeen definitzeko, gobernu taldeak hiritarrek parte-hartzeko prozesuari bide eman beharko dio, eta bertan auzokoak eta gainerako talde interesatu guztiak sarrarazi nahi ditu.

 

Agian gure proposamenak ez dira aipatutako taldekoekin bat etorriko baina gutxieneko akordioa egin genezakeelakoan gaude. Akordio horrek plazatik beste muga arkitektoniko batek Erromo eta Areeta ez banatzea bermatuko luke.

 

Horrengatik denagatik, EAJko udal taldeak Udaleko osoko bilkuran gai horretan jarrera erabakitzeko eskatzen du eta hau adierazteko:

 

                        1. Osoko bilkura honetako alderdi politiko guztiek Areetako geltokiko plaza birmoldatzea beharrezkotzat jotzen badute ere, horrek ez du ekarri behar plazaren lurzorutik doan ibilgua erakusteak lekarkeen Erromo eta Areeta auzoen arteko banaketa argia. 

                        2. Plaza berri hori eratzeko, behar diren parte hartzeko bideak sortu behar dira, erabiltzaileen (umeak, gurasoak, aitaita-amamak etab.) eta Erromoko nahiz Arretako auzokideen beraien beharrak zeintzuk diren ondo jakiteko.

                       


3. Egun erabiltzen den karpari beste konponbide  batzuk eman ahal eta behar zaizkio, baina horrek ez du ekarri behar Kultur Etxeko jaialdi eta jardunak plazatik desagerraraztea, horrek gune horretako  ostalari nahiz merkatariei ere onura handia kenduko bailieke, eta horrez gain, hiritarrei eurei, iraila honetan bertan Folk eta Habanera jaialdietan argi geratu den bezala.

                       


4. Hori lortzeko, beharrezkoa da Udaleko alderdi guztiek  sendo lan egitea, udalerriko espazio estrategiko horrentzako konponbiderik onena topa dadin.

 

 

Getxon, 2007ko irailaren 21ean.

No a la división de Romo y Las Arenas.

 

Este mes de agosto el PSE-EE de Getxo trasladó a los medios informativos una propuesta acordada con el PP sobre la Plaza de la estación de Las Arenas que contempla el descubrimiento del cauce fluvial que discurre por debajo de la misma.

 

Estamos ante un planteamiento que, de llevarse a cabo, supondría el descubrimiento del citado cauce, desde el límite con Lamiako (Leioa) por todo el actual aparcamiento, atravesando la plaza hasta su conexión con la c/Errekagane por la que discurre a cielo abierto, dividiendo de nuevo los barrios de Romo y Las Arenas. Así se señala expresamente en los programas socialista y popular.

 

Son muchos/as los vecinos/as de Romo y de Las Arenas que recuerdan la incomoda situación en la que se encontraban ambos barrios antes de producirse el soterramiento del metro, esto es, cuando el tren de entonces discurría por la superficie dejando solamente tres pasos de comunicación entre ambos barrios, con todo lo que ello suponía para sus vecinos/as desde todos los puntos de vista.

 

El PSE-EE y el PP proponen de nuevo la separación de ambos barrios, esta vez, no por las vías del tren, como entonces, sino por el foso de agua que surgiría del descubrimiento del cauce. Y no cabe apelar para ello a la sentencia judicial recaída al respecto para su justificación porque de la misma no se desprende, ni mucho menos, la necesidad legal del descubrimiento del cauce de referencia por la plaza.

 

Su ejecución supondría además la previsible inhabilitación de la plaza para acoger la programación del Aula de Cultura con sus festivales y el resto de iniciativas. Una programación ratificada año tras año por el éxito de participación que acompaña a la misma, como hemos podido comprobar este mismo mes de septiembre. Es decir, que iniciativas como el Festival de Folk (60.000 asistentes), el de Habaneras (12.000 asistentes) o Getxolandia, por poner sólo algunos ejemplos no se podrían desarrollar en este espacio, con el perjuicio que todo ello derivaría, en primer lugar para los vecinos de ambos barrios y del resto del municipio, siendo esta una plaza céntrica y muy bien comunicada, y en segundo lugar para hosteleros y comerciantes de la zona, que se benefician de la gran afluencia de público.

 

No nos extraña por tanto, que hayan sido numerosos los vecinos/as y algún hostelero incluso, los que se han dirigido a nuestro grupo solicitando que impidiésemos esta nueva división entre ambos barrios, o que hayan aparecido artículos en los periódicos de vecinos manifestando su preocupación al respecto.

 

Por todo ello queremos manifestar nuestra oposición al citado planteamiento y solicitar al grupo socialista y al popular que abandonen esta idea y trabajen conjuntamente con este equipo de gobierno en la configuración de una nueva plaza de la Estación que no pase por una nueva división de los barrios de Romo y de Las Arenas.

 

Desde el EAJ-PNV pensamos que es tiempo de unir en lugar de separar, de sumar en lugar de restar, de aunar esfuerzos e iniciativas en lugar de disgregar y apartar barrios. Nuestro planteamiento para la plaza de la estación de Las Arenas pasa por hacer de la misma, un espacio más amable, que además responda de forma satisfactoria a las necesidades y demandas de sus usuarios. Planteamos también la habilitación de un edificio municipal en el espacio del aparcamiento colindante a la plaza, un edificio moderno, que respetando la legalidad respecto al cauce, centralice y potencie los servicios municipales  de ambos barrios, generando al mismo tiempo nuevos espacios para nuestro rico tejido asociativo.

 

No obstante, para definir cómo deberá ser esta plaza, el equipo de gobierno deberá habilitar el correspondiente proceso de participación ciudadana en el que se implicará a los vecinos/as y al resto de grupos interesados. 

 

Nuestras propuestas tal vez no coincidan con las de los grupos señalados pero entendemos que sí podemos confluir en un acuerdo de mínimos que garantice que no se divida de nuevo a Romo y a las Arenas por la plaza con una nueva barrera arquitectónica.

 

Por todo ello, el grupo municipal del EAJ-PNV solicita del pleno del Ayuntamiento se posicione al respecto y declare:

 

1º. Que si bien todos los grupos políticos de este pleno estiman necesaria y conveniente la remodelación de la plaza de la estación de Las Arenas, esta remodelación no debe a suponer la clara división de los barrios de Romo y de Las Arenas que implica el descubrimiento del cauce que discurre por debajo de la misma.

 

2º.  Que a fin de configurar esta nueva plaza, se deben articular y ejecutar las formulas de participación necesarias para conocer de primera mano las necesidades y demandas de los usuarios de la plaza en particular (niños/as, padres, madres, aitites y amamas etc.) y de los propios vecinos/as de Romo y de Las Arenas en general.

 

3º. Que se puede y se deben buscar soluciones alternativas a la actual utilización de la carpa que no supongan la desaparición de los festivales y actividades del Aula de la plaza y con ello el beneficio indudable que para los hosteleros y comerciantes de la zona suponen las mismas, además de para los propios vecinos/as como se ha demostrado este mismo mes de septiembre con los festivales de Folk y de habaneras.

 

4º. Que para todo ello es necesario el trabajo en positivo de todos los grupos políticos del Ayuntamiento a fin de buscar la mejor de las soluciones para este espacio estratégico del municipio.

 

 

En Getxo, a 21 de septiembre de 2007.

 

EAJ-GETXO UDAL TALDEKO BOZERAMAILEA

Koldo Iturbe Mendilibar


Inicio